Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
2006 (50. URTEURRENA)
Ekintzak.
Aurten, Bermeoko Abesbatzaren 50. urteurrena betetzen dala eta ospakizunak prestatzen denbora luzea igaro behar izan
dana argi dago.
Askotan, lan eta konpromiso zailak ahalbideratuz; bestetan erronka alai eta kementsuak gaindituz. Honexegatik, ilusio handiz
antolatu dugu ospakizun hau eta urteko egitarau sendoa burutuko dugulakoaren ustetan gara.
Gure helburuak: kantu zahar, zein berriak harrotasunez zabaltzea, Bermeoko herriaren izena leku guztietara eramatea,
kantatzeagatik dugun zaletasuna hedatzea, herritarren partaidetza bultzatzea eta herriko kultur ekintzetan parte hartzea dira.
Ospakizunei hasiera 2005eko abenduan eman genion,
Sondikan emandako Gabon kontzertuarekin, gero Bermeon
eta Gernikan “Jizz-Jazz” taldearekin batera, jazza eta
korua elkarturik eman genituen kontzertuak.
Begoñako Aste Musikalan parte
hartu genuen, urtero bezala, non, beti,
harrera beroa somatzen dugun.
Barakaldoko Abesbatzaren 100.urtea dela eta, gure laguntza ere han izan dute.
Eta hona hemen gure erronkarik gogorrenetarikoa heldu zaigula: diskoaren grabaketa. Andra Mari elizan burutu dugu
grabaketa hau ,aste buru batean zehar, 8 bat ordu eman ditugularik, abestiei dagokien duintasuna emanez. Lana ere izan
dugu, grabazio estudioan, dena atontzen, baina ilusio handiz egin dugu.
Maiatzean, CD hau eta 1962 urtean eginikoa batera atera ditugu .
BAEk (Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak) antolatutako Udaberriko Kontzertuak herri desberdinetara eraman gaituzte: Bilbo,
Etxebarri, Villarcayo, eta nola ez , gure herrira, Bermeora.
Iaz, oso harrera hona egin ziguten Salamancako
Unibertsitateko Koruak, eta ordain berdina eman
nahian, gu bisitatzera, ezagutzera eta gure herrian
kontzertu bat eskeintzera gonbidatu ditugu.
Bagilan(Ekaina) jarri gara , eta hona hemen, ilusio eta lan handiz atontzen genbiltzan lana, BERMEO olerki musikala. Aita
Arruek eginikoa eta Bermeoko Abesbatzak eta Alkartasuna Dantza Taldeak, Patxi Bilbaoren zuzendaritzapean, gogoaz
eskenaratu duguna . Urte asko dira abesbatzak, Gaizka San Pedro buru zelarik, obra hau egiteko nahia zuela, eta badirudi
orain dela ordua.
1974urtean, San Pedro jai inguruan, Bermeoko Abesbatzak bere 2.aldiko aurkezpena izan zuen , Getxoko “Biotz Alai”ren
eskutik, harreman sakonak sortaraziz, eta beraiei eskerrak emateko aurrekoa bermatuz, gonbidapen bat luzatu diogu gure
herrian kontzertu bat emateko.
Abuztuko Nazioarteko Musika Astean Zubiaurren “Stabat Mater” eta “Réquiem”a eskeini dugu, Bilboko Kamara Orkestra eta
Koroa, eta bere zuzendaria, J. R. Rementeriaren, laguntza paregabeaz.
50 urtetan zehar batutakoarekin Nestor Basterretxea aretoan erakusketa egin dugu.
Arantzazun, asko lagundu ziguten fraideei omenaldia eta meza abestua ospatu dugu Urriaren 12an.
Igorreko Abesbatzaren 25. urteurrena 2006an ere
ospatzen da. Horregatik koro bien artean kontzertuak
antolatu ditugu Igorren eta Bermeon.
.
Ilusio handiz prestatua dugu, eta denon gustokoa izatea espero dugu. Eskerrak lagundu diguzuen denoi.
MENDE ERDIA BERMEOKO ABESBATZAN
Hemen ikusten dogun talde eder hau, Bermeoko Abesbatzan 50 urtean zehar ibilitakoa da. Arin aipatzen dira urteak, baina bizi
oso bat da, bere sakontasun guztiagaz. Honelako gauza bat, ezin da bete, adore eta abestearekiko maitasun handi bat euki
barik.
Orain dala mende erdi edo arinago, kasuko, hasi ziran umeak zirala, kide honek abesten, mezetan, gehienetan. Eleizeagaz
edo hobeto esanik, fraideekaz erlazio sakona eukien. Abesbatzaren sorrera, pertsona honeen gogoak eta fraideen jakitureak
bultzatu eben. Hala eta, 1956tik aurrera bidai luzea bete dabe, nahiz eta hamar bat urteko etenaldia egon tartean. Hau 1963.
urtean izan zan, baina kideak, batzarrak eta aktak betetzen jarraitu ebezan, beraien legalitatea galdu ez izateko.
Gogotsu oroitzen dabe Bilboko “Arenalean” egindako saioa, ehun da hamar ahots indartsu ziran, eta hango entzuleak zurtuta
geratzen ziran entzundakoagaz.
Aldaketa nabarmena somatu dabe abesteko moduan, lehen “popularragoa” eta teknikoagoa gaur egun.
Bizi luze honetan, abesbatzatik zuzendari asko pasatu dira, eta danak oroitzen dabez maitasun handiz, bakoitzak bere
jakiturea eta gizabanako nortasuna eskeini deutselako.
Bidai oso politak egiteko aukera ere emon deutse Abesbatzan partehartzaileak izateak, Parisekoa eta batez be Erromakoa,
gogo handiz gogoratuz.
Ez da bat ere erreza bizi oso bat, lau lerrotan laburtzea. Bizi pozgarri bat, ondo pasatzea, abestea, beti egon dira elkarlotuta,
kide honeen esanetan. Eta euren “aurrera beti” esaldiagaz, abeslari danok , beste 50 urte jarraitzen saiatuko gara .