Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
         2007
Urtarrilaren 13an Biotz Alai abesbatzagaz kontsertua Getxo Antzokian
Urtero legez, otsailaren 5an, Bilboko Begoñako Aste Musikalean parte hartu genduan. Martiaren(Martxoa) 31an, Garaien, urteko lehen Udabarriko Kontsertua eskaini genduan. Beste hirurak, Maiatzaren 5an Bermeon, Maiatzaren 12an Gordexolan eta Maiatzaren 26an Mallabian izan ziran. Maiatzaren 18an eta Arrain Azoka zala eta, Alkartasuna Dantza Taldeagaz batera kalejirea egin genduan. Maiatzaren 26an, Mallabian emon beharreko kontsertua baino lehenago, Bermeoko Zaharren egoitzan abestu gendun.. Bagilaren (Ekaina)13an Bermeoko Aldatseta kalean San Antonio jaia zala eta, izan ginan abesten.
Garagarrilaren(Uztaila) 28tik 31ra Galiziako Pobra de Trives-en izan ginan. Herriko abesbatzagaz batera izan ginan ekitaldian eta Vox Hominis, ahots lodien abesbatz barriaren aitabitxiak moduan egon ginan. Bidai paregabea izan zan, arrakastatsua eta Galiziako lagun min asko lortu genduana.
Urriaren 28an, “ Bermistoria” erdi aroko azokaren barruan eta fraideen omenez, meza abestua egin genduan. Zemendiaren(Azaroa) 22an, Zezili Deunaren jaia, musikoen zaindariaren egunean, herriko kaleetan zehar kalejirea, Aurrekoetxea kalean hasiz, berton bai dago Santaren irudia. Egun bi beranduago meza abestu eta urteroko afaria egin genduzan Eta azkenez, Abenduan Gabon Kontzertuak izan genduzan. Bermeoko kasinoan, 21 an. 22an Artean, Igorreko abesbatzagaz batera eta 27an Astrabuduan, hemen ere herriko abesbatzagaz batera.