Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
         2009
Begoñan, Zezeilaren(Otsaila) 11an hasi ginan. Gero, urtero legez, Udabarriko kontzertuak. Urte hontan, abesbatz gabeko herri bezala Lekeitio tokatu jakun, Eleizako koruak partehartu eban ordea. Gernikan Apirilak 25an , Bermeon Maiatzak 16 eta Mañarin Maiatzak 22an ere izan ginan. Urriaren 10an, bakarkako ekitaldi bat izan genduan Tremp-en ( LLeidan) eta urtenaldia beste egun bitan luzatu genduan.
8etako mezan abesturikoak : Canticorum Jubilo (Haendel), Ave Maria J. Dominguez),Tollite Hostias (Saint Saens) y O Sacrum convivium (Molfino).
Gero kontzertuan abestutakoak: Aita Gurea (Madina) (Batirtze Sanpedro Altonaga bakarlari gisa), Xalbador (Xabier Lete), Goizian argi hastian ( Herrikoia)( bakarlariak:B.Sanpedro eta Ana Tere Bengoetxea), Maite (Sorozabal), Swing Low (bakarlaria: Mercedes Astuy Zarraga), Maiteak galde egin zautan (Jabi Busto), Boga Boga (Guridi), Segalariak ( zantzolaria: Pili Ispizua) (J. Elberdin), En Kálla Til Liv( bakarlaria; Batirtze S. Pedro) (L. Johansson), Gloria (Villalobos), A Ti ( H.Cano) eta Don Gil de Alcalá (Penella). Aipatu behar zelan eskertu euskuen aurkezpena katalanez egitea (Joni Unanuek) eta ekitaldiko programaz kanpo "El cant dels ocells" abestea (bakarlaria: M.Astuy Zarraga).  
Zemendiaren(Azaroa) 28an Bakioko abesbatzagaz batera Bermeoko Kafe Antzokian izan genduan emonaldia, Bakiokoak, Zezili Deunaren omenez egin genduan afarira gonbidatuak izan ziran. Abenduaren 20an, ordezko emonaldia, gabon kantak eta folkloreaz, izan genduan Bakioko eleizan. Urtea ondo amaitzeko, Abenduaren 23an, Bermeoko Kasinoan izan genduan Gabon kanta kontzertua.
Bai entzuegoa, bai Tremp-eko korua, azken hau Bermeon egondakoa, guztiz eskuzabal agertu ziran. Etxeko moduan hartu ginduezan eta emonaldiaren arrakasta, behin eta berriro, azpimarratu euskuen.
Beste egunean, Aingeruk (thanks),ondo landuak eukazan azalpenen giropean eta Pirinio aurreko paisaia paregabeetan murgildurik, Tremp inguruko erromanikoaren toki ikusgarrienetatik ibili ginan.
Eskerrak emon,baita, Albertori, bere argazki-erreportaia bikainagatik.
Gure hurrengo proiektua, Jose Antonio Egia gure zuzendaria izandakoaren zentze 30. urteurrena dala eta izan zen. Berak idatzitako eta berreskuratu izan doguzan abestutako eta hain ezagunak ez diran lanak eskeini doguz. Ekitaldi hau, Andra Mari eleizan, Zemendiaren(Azaroa) 7an, arratsaldeko 7etan izan zen.
Familiari, euren presentzia eta laguntza eskertzen dautsagu. Bereziki bere alarguna den Jesusa Olaetari eta bere alaba Josuneri, omenaldi hau aurrera eroateko.
Ohizkoa danez, Aurrekoetxea kalean Zezili Deunaren omenez egiten dogun eskaintza burutu genduan, gero Bermeoko kaleetatik abeslari ibiliaz kalejira eginez.