Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
2011
Urtarrilaren 5ean hasi ginan urteko kontzertuekaz.
Prantzisko Deunaren Meza abestua eskeini genduan eta,
urrengoko egunean, ETB1etik eman zan.
Bapatean, egitasmo barri bat: KEPA JUNKERAk eskeini
euskuzan “BETI BIZI” bere disko berriaren aurkezpenean
parte hartzeko, KANTIKA Korala eta XABIER AMURIZAGAZ
batera egin ebana.
Aldez aurretik euki genduzan egitasmoak alde batera utzi eta
sakonean murgildu ginan abentura barrian.
Oso ondo izan zen dana. Bermeoko Artza Frontoian egin zan
aurkespena, Urtarrilaren 15ean, arrakasta handiagaz.
Martiaren(Martxoa) 12an Bermeon, Apirilaren 9an Santurtzin eta Maiatzaren 28an Getxon, lehenengoko udaberriko hiru
kontzertuak egin doguz.
FLANDRIARA BIDAIA
Bagilak 16 (eguena)
Bermeotik urten ginen goizaldeko 4etan Loiuko aireporturantz, guztiok batera,
eta logurea aldean dala.
Aireportuan ekipajeak fakturatu, hegazkineratze-txartelak hartu, gozaldu, eta
hegazkinera Bruselarantz joateko.
Bruselan gu bila etorri ziren abesbatzeko ezkuduaz. Maletak hartu eta segidan Brusela ikustera, nahiz eta eguraldia txarra
izan. Atomium, etxe txinatarra eta torre japoniarra autokarretik ikusi genduzan euripean. Erdigunera heltzean zeruak zabaldu
ziran eta eguraldi onez ikusi genduzan Grand Place, Everard’t Serclaesen estatua (non makina bat barre egin genduzan),
Manneken Pis eta inguruko kaleetako gozotegi eta txokolategiak, eta ehoziri-lanan dendak.
Grand Placen abestu ondoren, Europar parlamentura abiatu ginen bazkaltzera.
Bazkaldu ostean, Izaskun Bilbao europarlamentari bermeotarragaz egon ginen:
berak argitu euskuzan Europar Parlamentuan egiten daben lana, eta guk oparitxo bat emon
ezezik eta, nahiz eta bertan ezin dan abestu, gure kantu polit bat be eskeini geuntson.
(Bideoak ikusteko: http://www.izaskunbilbao.eu/?p=1838 )
Izaskun joan eta gero bisitaldia egin gendun Parlamentuko hemiziklora.
Ondoren, hotelera. Iluntzean, paseotxo bat emon, zerbait afaldu eta lotara.
Bagilak 17 (barikua)
Goizetik atera ginen Gent (Gante) urirantz. Uri ederra, benetan. Han ikusi genduzan Sint Baaf (San Babon) katedrala eta
bere pulpitoa; Uriko kanpatorrea (Belfort); Udaletxea; Graslei eta Korenleiko etxeak; Vleeshuis (Okelearen lonja);
Flandriako konteen gaztelua... eta hainbat zoko eta leku zoragarri. Antigoaleko gauzen merkatuan abestu gendun eta jarraian...
Brugge (Brujas)-ra: hemen ez
gendun eguraldi onik izan,
baina hala-ta be Begijnhof,
Grote Markt edo Plaza
Nagusia, Andra Mariaren eliza,
De Burg plaza, Minnewater
lakua, Poertoren eta herri
honetako kale eta zoko
zoragarriak.
Euririk gehien zanean Belfort-pean sartu ginan (beste hainbat herritar
eta turistagaz zaparradeari ihes egiten) eta kantaten hasi Jabi
Barrenetxearen txistuaren laguntzaz: Zer izan zan ha!!! Japoniarrak be
dantzan!!!
Bazkalostean, denpora librea bakotxak erosketak eta uri polit honi
azken ikustalditxoa egiteko, eta gure autokarra hurrun egoan lez, bus
publikoan joan ginen bertara: bus osoa geuretzat eta txoferra pozarren
geure kantuekaz eta umore onagaz.
Bruselara itzuli eta bakoitza bere aidera.
Bagilak 18 (zapatua)
Goizean goizetik abiatu ginen Amsterdamerantz. Eguraldia ez zan ona, baina Amsterdamera heldukeran txarragoa izan zan: euri
zaparradak. Loren merkatura joan ginen baina ezin ikusi ezer euriagaitik. Laster hasi zan eguraldia hobetuten eta ikusi gendun
Amsterdamen panoramika bat diamante tailer batera joan aurretik. Hemen diztira leku guztietatik. Interesgarriak diamanteen
lantzeari buruz emon euskuezan argitasunak.
Bazkaldu eta kanaletatik kruzerotxoa.
Eguraldi ederragaz, bidai polita eta leku
zoragarri eta interesgarriak ikusi genduzan:
Munttoren, Montelbaanstoren,
Schreierstoren, Nieuwe Kerk, Westerkerk,
Sint-Nicolaaskerk, Ana Franken etxea,
portua, Magere Brug zubia, kanalak,
etxeen fatxadak eta hormapikoak...
Ondoren, Dam plazara abestuten, eta gero,
arin-arinka, Rosse Buurt edo Auzo Gorriko
“eskaparateak” ikusten. Iluntzean Bruselara
barriro eta afaria alkarregaz bidaiaren azken
gaua egiteko.
Bagilak 19 (domekea)
Goizerako maletak sartu
autokarrean eta Leuven (Lovaina)-
era. Harantzean Tervurenen
dagon Afrikako Museoko
lorategietan egon ginen eta Congo
Belgiarraren eta errege Leopoldo
II.aren argitasunak emon
euskuezan.
Leuvenera ailega eta gero atsenalditxo bat hartu gendun Oude Markt edo plaza zaharrean. Hemen ezagutu gendun De
Kotmadam, bere kafeontziagaz, jesarrita. Ondoren Begijnhof edo beatutegi nagusia, unibertsitateko hainbat eraikin:
Universiteitshal, Atrechtcollege, Hogenheuvelcollege, Unibertsitateko Liburutegi Zentrala, Jan Fabreren Totema (kakalardo bat
jostorrotzean)...; Adiskidetasunaren Globoa, San Antonioren edo Aita Damianen kapera (non abestu egin gendun), San
Migelen eliza ederra, Friere Margrietjen eskultura, eta azkanean Groten Markt eta San Pedroren eliza, non Meester Jan dago
goian kanpaia joten; eta Stadhuis (udaletxea) ikaragarria.
Bazkaldu, abestu eta
bueltatxo bat emon
edo-ta tragotxo bat
hartu eta...
aireportura etxerantz
bueltatzeko.
Etxerantz eta
lanerantz eta
entsaioetarantz:
laster Nazioarteko
Musika Astea
itxaroten euskuzan!!!
Abuztuaren 4an Mozart-en Koroatze Meza abestu genduan. Organuan Jose Ramón Rodriguez lagundu euskuzan eta
bakarlariak honexek izan ziren:
Sopranoa: Mercedes Astuy Zarraga,
Contraltoa: Batirtze San Pedro Altonaga,
Tenora: Gaizka Mugarra Urrutia eta
Baxuak: Aingeru Astui eta Luis Cueto.
Programatik kanpo Haendel-en Aleluya abestu genduan eta kontzertua agurtzeko, Agur Jaunak 4 ahotsetara.
Abustuan ere, 12an, Galernaren oroimeneko ekintzan parte hartu genduan.
Urriaren 29an Zaharren Egoitzan izan ginan, haieen urteko festan.
Azaroaren 5ean, kontzertu bat eskeini genduan Debako koruagaz Kafe Antzokian.
Urtero bezela, Azaroaren 22an, Zezili deunaren eguna dala eta, kalejira egin genduan Aurrekoetxea kaletik hasita.
Urtea amaitzeko, Abenduan, Gabonetako hiru kontzertu eskeini genduzan : Bermeon 21ean, Igorren 23an eta
Astrabuduan 27an.