Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
         2012
Begoñako kontzertuagaz hasi dogu urtea, Otsailaren 7an. Haren ostean, udaberriko kontzertuak:  Apirilean kontzertu bi, 21ean Bermeon eta 28an Algortan. Maiatzean beste kontzertu biak, 12an Foruan eta 26an Zornotzan. Maiatzean ere, Bermeoko Arrain Azokak ematen dauen Hegaluze saria berriro hartu dogu ( lehenengoa 2006an).  Argazkian gure zuzendaria, Karmele Barrena, 2006 eta 2012ko Hegaluze sariakaz.
                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                    Abuztuaren 12an, Bermeoko Andra Mari elizan, Galarrenaren                                                                                               mendeurrenaren oroimenean egin zen Mezan abestu genduan. 
(Meza honen bideoa ikusteko aukera Multimedia-n dago.)
Urriak 25ean Zaharren Egoitzan egon ginan euren gustora moldatutako errepertorioagaz. Urtero bezela, Azaroaren 22an, kalejira bat egin genduan Bermeoko Aurrekoetxea kaletik hasita. Kale hortan, Santa Cecilia, musikoen zaindariaren irudia kokatzen da. Egun bi beranduago Kafe Antzokian egin genduan kontzertu bat errepertorio popularragaz, entzuleak parte hartzeko eta gugaz kantatzeko asmoagaz. Abenduan, Gabonetako kontzertuak: hilak 20an Bermeoko Casinoan eta 23an Almiken.