Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
         2014
Urtarrilaren 31n, Euskalduna Jauregian izan ginan Atunsa enpresaren azken itsasontziaren uretaratuaren ospakizunean. Urte guztietako moduan, aurton ere XLI. Bizkaiko Abesbatzen Astean, Begoñako Basilikan abestu genduan Zezeilaren (Otsaila) 18an. Urte honetako Udaberriko kontzertuetan ( Jorrailaren (Apirila) 5ean Mungian, 26an Bakion eta Maiatzeko 24ean Bermeon) parte hartu genduan. Bagilaren (Ekaina) 29an San Pedro egunaren Meza Nagusian abestuten izan ginen. Garagarrilaren (Uztaila) 12an Debako herrian kontzertu bat eskaini genduan. Kontzertu “atsegina eta ondo landuta” Debako koruaren eritziz . Gero afaldu be bertan Deban egin genduan eta benetan, giro oso ona izan zen Aitzuri abesbatzaren kideekaz. Eskerrik asko !!!
Zemendian (Azaroa),15ean, Bermeoko Zaharren Egoitzako laguneei abesti batzuk eskeini geuntsezan, euren jai egunean, eta 22an Zezili Deunaren egunean, Aurrekoetxea kaletik hasita, urtero egiten dogun kalegira gure zaindariari eskeinita. ¡Eskerrik asko pintxoen eta ardauaren “hornitaileei”!!! (Kari “Akelarre”, Aurrekoetxea kaleko andrak, Kike “Kafe loidxie”, Josu “Andeko”...). Gabonilaren (Abendua) 21ean Almikeko elizan kanta genduzan Meza Nagusia eta gero kontzertu txiki bat gabonetako abestiekaz. Hurrengo egunean, 22an Kasinokoan, Gabonetako kontzertua eskeiniz, urteari amaiera emon genduan.