Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
         2016
Abesbatzarentzat urte berezia: 60 urte betetzen doguz!
Urtarrilaren 28an, Begoñako amaren Basilikan  Bizkaiko abesbatzen aste koralean kantatzen egon ginan. Urte honetako udabarriko kontzertuak, Bilboko Indautxuko Jesuitetan izan zan apirilaren 8an eta maiatzeren 28an Bermeoko Andra Mari elizan. Urte honetan gure abesbatzaren urteurrena izateaz gain, beste Bermeoko talde bik ospatzen eben euren urteurrenak, alde batetik Alkartasuna Dantza Taldeak 40 urte eta Bermeoko Erraldoien Konpartsak euren 10.a. Hau dala eta, erabaki gendun ospakizun bateratu bat egitea. Lehen ekintza, kalejira bateratu bat izan zan, “Arrain azoka” programearen barruan, maiatzaren 20an.
Ekainaren 18an, Gernikako Andra Mari Koralak , Gernikako “Segundo Olaeta” -ren 25.urteurrenan parte hartzeko, “Bakearen doinuak” V. ediziora konbidatu gintuan.
        Ekainaren 26an  eta Eupeme Deunaren elizan     San Pedro meza ospatuz, gure urteurren     eguna bergogoratu gendun, gero, luntxari     emon geuntsan giro onean.
Abuztuaren 5an eta Bermeon ospatzen dan nazioarteko aste musikal barruan,sakroko urteetako lan berezi eta esanguratsuen erakusketa emon genduan.  Jose Ramón Rodriguez Vadillo organo jotzailea eta Begoña Pereira Uriarte piano jotzaileen laguntza bikaina izan gendun.
Irailaren 3an, urteurrena ospatzen gendun hiru taldeok, gure jarraitzaileak diranei eskertzeko urteetako                                                                    fideltasuna, bereziki eta hartarako sortutako muntai bat egin                                                                                                                  gendun. Aipatutako ikuskizuna “Bermio dalako gure mundue”                                                                                                                                                                                                link honetan ikusi geinke:                                                                                                                                                                                                    https://vimeo.com/183653179
Urte honetan, Alkartasuna Dantza taldeagaz eta Bermeoko Erraldoien Konpartsagaz batera gure herriko jaien Txupineroak izan ginan.
Egindako lan sakona eskertzeko eta ondo pasateko, urriaren 23an Donostira txangoan joan ginan:  giro bikaina, jana eta batez ere kantuan ibili!
Azaroaren 5an, Bermeoko Udal zaharren egoitzara joan ginan, kasu honetan Gaizka Mugarraren zuzendaritzapean, egoileren baten laguntza euki baeban ere. Giro bikaina eta poztasunez beterikoa.  
Azaroaren 22an, ohiozkoa dan Zezili Deunaren ohorez egindako kalejira egin gendun.
Urtea amaitzeko kontzertu bi emon genduzan:
Almiken, abenduaren 18an. Hemen Orreagako koralistak diran lagun batzun bisita euki gendun eta hurrengo koralista izango danaren aurkezpen ofiziala egin euskuen. Abenduaren 23an Bermeoko Casinoan euki gendun gure bigarren gabon kontzertua.