Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
2017
Urteari hasiera emoteko, beti bezala, Begoñako Basilikan ospatzen den Bizkaiko aste koralan
egon ginan, otsailak 15an.
Martxoaren 14an, José Antonio Eguíaren jaiotzaren
ehungarren urteurrena zan, aipatzekoa da gure
abesbatzaren zuzendaria izan zala, konpositorea eta
Bermeoko udal musika eskolak ere bere izena daroa,
horregaitik bertako ikasleekaz eta irakasleekaz
kontzertu bateratu bat egin gendun.
Martxoaren 25an Udabarriko lehen kontzertua euki
gendun Bermeoko Andra Mari elizan.
Ondorengo kontzertuak maiatzaren 19an Mañarian
eta ekainaren 3an Durangon izan ziran.
Apirilaren 6an, Indautxuko Jesuiten “Ars Viva”-k antolatutako
Musika sakroaren astean partaide izan ginan.
Apirilaren 29an, barriro izan ginan konbidatuak
Gernikako “ Bakearen doinuan”-en seigarren ediziora.
Artur Sustatxaren zuzendaritza bikaina euki gendun.
Ekainaren 17an, eta José Antonio Eguíaren
omenez egindako ekintzen barruan, Bermeon
ospatzen dan urteroko txistularien alardean
bere abesti batzuk kantatu genduzan.
Azaroan, Bermeoko Sancti Spiritus egoitzako
egoileei bisita egin geuntson. Beti bezala, oso pozik
eta eskertuz agertu jakuzan.
Hilabete bardin barruan, gure zaindaria dan
Santa Zeziliari omenez egindako kalejira egin gendun.
Urte amaera helduz batera, emonaldi
barri bi: Casinoko gela nagusian egindako
kontzertua, eta “Eutsi gogor, danok batera”
herriko beharrizan ezbardinak dabezan
haurren aldeko kontzertu solidarioan
parte-hartzeko gonbidapena izan gendun.