Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
         2019
Urte honetan, urtero Bilboko Begoñako Basilikan ospatzen dan Bizkaiko aste koralean egon ginan, aurton otsailak 18an izan zan.
  Maiatzaren 4an       Gernikan   antolatu zan   “Bakearen hiria”     ikuskizunean    egon ginan                  beste abesbatz beste batzuekaz...
orkestra musikariak, pop musika, musika tradizionala…
dantzariak...
erraldoiak, etabar.
    Gure Udebarriko kontzertuak: maiatzak 25an Getxon, ekainak 1 Portugaleten eta ekainak 8an     Bermeon izan ziran.
    Ekainak 29, Bermeoko Abesbatzaren sorrera egunean, S. Pedro Deunaren omenez egindako     meza nagusian Hilarión Eslavaren   “Tu es Petrus”  abestu gendun.
Uztailan, 13an, Bermeoko “Artza” frontoian  Alkartasuna Dantza Taldeako lagunekin ikuskizun hunkigarria zan, “Olato berde eta mendi urdinen artien” parte hartu gendun, gure abestiak eta euren dantzak bateratuz.
Uztailan ere, Orreagako koralak aurretiaz egin euskun bisita itzultzeko aukera izan gendun. Nafarroako lurraldeetara joan ginan 27 eta 28an.
Bidean, Idiazabalen gazta dastaketa egiteko eta disfrutatzeko aukera izan gendun.
Orreagara heldu ginanerako, bertako abesbatzagaz batera kontzertu bateratu bat ospatu gendun hain polita dan Kolegiatan.
Eskerrak emon behar deutsagu Sergiori, gidari izan gendulako eta jakin beharreko azalpen guztiak emon euskulako.
“Kantu irekiko” gure lagunekaz barriro topatzea plazer bat izan zan.
Bueltatzerakoan, geldialdea Ondarrun jateko eta ibilaldiaren amaiera.
Opor bueltan lana areagotu zan: Abendurako  Haendelen “Mesias”prestatu behar zan, baina aurretiaz “ Sancti Spiritus”-eko eta Zezili Deunaren kalejira ohiturazko ekintzak burutu behar genduzan.
Abenduak 5an, Euskalduna Jauregian  La Caixak antolatutako “Mesias” partaidetsuan ginan.
Lan izugarria, bai bakarkakoa zein taldekoa, baina poztasun handiko momentuak… eta gozatzekoak ere.
Urtea amaitzeko, Gabon kontzertu bi. 20an Eupeme Deuna eleizan abestu gendun eta 21an Portugaleten.
Aurton ere “Olantzeroren laguntzaileak” antolatutako ekintzetan parte hartu gendun.