Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
2020
Urte berezia COVID-19 dala eta. Udabarriko kontzertu bi bertan behera utzi behar izan doguz,
bata apirilak 25ekoa Bermeokoa eta ekainak 13koa Urioste-Ortuellakoa.
Justuan lortu gendun Begoñako Basilikan ospatzen zan Bizkaiko Aste Kolaren partehartzea
otsailak 10an eta Usansoloko Udabarriko lehen kontzertuan ere partehartu gendun martzoak 7an.
Alkarregaz egoteko gogoagaz eta konfinamendu sasoian musikagaz lotura ez galtzeko, “ Maitia nun zira”
abestutako bideo birtuala egin gendun eta ikusgai dagoena Facebook-eko gure orrialdean:
https://es-es.facebook.com/Bermeokoabesbatza/
Konfinamendu garaia amaitu
ostean, entsaioei oratu geuntsen
eta Euskalduna Jauregian azaroak
26rako antolatu dan Haendel-en
“Mesias” pretatzeko gogo sutsuagaz
hasi ginan.