Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
 
Bermeoko Abesbatza
           DISKO BERRIA
Bermeoko   Abesbatzaren   50.urteurrena   dela   eta,   talde   honen   ibilbidean   zehar,   lotura gehien izan duten abestien bilduma bat egitea pentsatu gendun. Noski, disko honetan ez daude guztiak, ordea izatez bai dira daudenak. Ikus dezagun aukeraketaren zergaitia. “KITOLIS”,    zailtasun    haundiko    abestia    izan    arren,    bere    sonoritateak    merezi    du horren   esfortsuak.   Horrez   gain,   guk   hain   ongi   ezagutzen   dugun   kostaldeko   jendearen izaera eta bizimoduari buruzko istorioa kontatzen digu. “MAITIA    NUN    ZIRA”,    kantatzen    dugunean    zirraraz    betetzen    gara,    baina    disko honetan   hurrunago   heldu   da   sentiarazten   digun   emozioa,   Begoña   Pereirak   eginiko moldaketak eta pianoaren laguntzari esker. Emozio     berdina     sentitzen     dugu     Aita     Donostiaren     “AITAK     ETA     AMAK” abestiarekin,   gure   herriaren   ohitura   zaharren   gogorapenak   eta   sentimendu   sakonak erakusten dituen obra da eta. Hurrengo   habanera   bi   hauekin,   “EN   MI   VIEJO   SAN   JUAN”   eta   “ADIOS   LUCERO DE   MIS   NOCHES"   le   amorratuekin   bat   egin   gara,   kalejiratan   hainbat   aldiz   gurekin abestu dutenei eskeiniz. “POLIT   EDERRA”   eta   “DRINGILIN   DRON”   urteko   sasoi   berezi   bat   adierazten digute, Gabonak. Urteko ekintza bezala, kontzertu garrantzitsuenetarikoa bihurtuz. Diskoaren   parte   "serioena"   litzatekeena   abesti   interesgarriak   entzun   ditzakegu.   “VA PENSIERO”   adibidez,   hasieran   erraza   dela   eman   arren,   pizkanaka   konturatzen   gara zailtasunak dituela batez ere neurria aldetik. “DE PROFUNDIS” abestia, ahots zurientzat idatzi den obra, nahiko konplikatua da. “KU-KU”   abestia,   aintzinako   diskoa   eta   berria   lotzeko   balio   izan   digu.   Bi   bertsio aurkezten   ditugu,   abesbatzaren   kantatzeko   eraren   garai   ezberdin   bi   erakusten   diren ahala. Ta    azkenik,    “TXANTON    PIPERRIK”    edo    gure    artean    deritzogun    “EUSKAL HERRIKO”.   Aspaldidanik,   geure   himnotzat   hartuz   gero   derrigorrezkoa   zen   agertzea. Ia kontzertu guztien eta baita parrandan amaieratan hainbat aldiz kantatu izana. Edizio honetan 1962an grabatutako diska erremasterizatuta gainditu dugu. SALTOKIAK  BERMEON: Luma Liburudenda Udal Liburutegia Ber@z Gauzetxuek Denda Andeko Taberna Mariñela Taberna (CD BIKOITZAREN PREZIOA: 12,00€)