Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza 1956aren Apirilean sortu zen, parrokietako koro eta bermeotarren musikarekiko beti egon den zaletasun eta gogo handiak eraginda. Lehenengo aldian, 1956 eta 1963 urteen bitartean, abesbatza Jon Zubieta eta Luis Esnal Frantzizkotar fraideek eta Jose Antonio Egia musikalariak zuzendu zuten. Garai hartan, abesbatza 90-100 bat gizon-emakumeek osatzen zuten eta Euskal Herriko abesbatza ospetsuenetariko bat izatea lortu zuen.   Geroago, abesbatzak etenaldi edo geldiune bat izan zuen, baina 1974etik aurrera ez zen honelakorik errepikatu. Bigarren garaian, Bermeoko Abesbatza, Jose Antonio Egiak zuzenduko du bere heriotzara arte. Une horretan eta 1990rarte, Gaizka San Pedro izango da zuzendaria, garai batean zeregin hori, Karmele Barrenarekin partituz. Ondoren, Bihotza Fraduak eta egungo Karmele Barrena zuzendariek eraman dute abesbatza.     Bermeoko Abesbatza musika zaletuez osatuta dago eta horri esker lortu izan dute musika korala eta “Bermeo” izena Euskal Herrian zabaltzea. Abesbatzaren kantu bilduma orotarikoa eta aberatsa da: euskal folklorea, polifonikoa, olerki lirikoa, nazioarteko folklorea eta opereta lirikoa. Horretaz gain, Bermeoko Abesbatzak kulturarekiko arloak suspertzeko ekintzak ere aurrera eramaten ditu; besteak beste, kontzertuak prestatu eta beraietan parte hartu, musika hedatzeko bidaiak zein irteerak antolatu, beste abesbatza batzuekin hainbat kultur ekitaldi prestatu, herriko ekintzetan parte hartu… Abesbatzaren bilduman musika tresnez apaindutako lanik ere badago: txistua eta txalapartarekin, organoarekin eta orkestrekin ere bai.   Nolabaiteko ekintza garrantzitsuak: -1961 eta 1963. urteetan grabatutako bi diska, euskal folklore eta nazioarteko hainbat pieza: nabarmentzekoa da polifonia, batez ere “Bermeo” Olerki musikala.   -Bilboko Begoñako Baselizan urtero ospatzen den Bizkaiko Koralen astean parte hartzea.   - Urtero, kororik ez duten herrietan zaletasuna piztea eta Udaberriko Kontzertuetan parte hartzea.     -1986an kontzertuak Parisen. -1987an kontzertuak Versalles eta Erroman. -1990ean Gabon kontzertuak Madrilen. -1993an kontzertuak Lanzarote irlan. -1995ean kontzertuak Kataluniako Abrera eta Sant Boi herrietan. -2001ean sakro kontzertuak Ordizia eta Oñatin, Pepe Arzeluz organojole handiaren partaidetzarekin. -2002an Habanera topaketak Avilesen. -Urtero, Gabon Kontzertuak gure herrian eta beste hainbat herritan. Bereziki, 2002tik aurrera “Jizz-Jazz” taldearekin egindakoak. -Bermeoko “Alkartasuna” dantza taldearen 25. urteurrenean, abesbatza, musikari eta dantzariekin batera muntaia erraldoia antolatu zen. -2002, 2003 eta 2004 urteetan, gure herrian arrain-azoka egunaren ekintzetan “Nervion Irratiak” antolaturiko Habanera topaketetan parte hartzea. -2003an Luis Llach abeslari katalanarekin eginiko kontzertua; zenbait kantu elkarrekin abestu zituzten. - Mutrikuko udalak, galemaren urteurrena ospatzeko hainbat aldiz gonbidatu du Bermeoko abesbatza. -2004an sakro kontzertua Bilboko Santiago Katedralean. -2004ko Bagilean(Ekaina) sakro kontzertua Bermeoko Eupeme Deuna eleizako berrinaugurazioan. -2005eko Apirilean kontzertu arrakastatsua Salamancako hirian. Orkestra sinfonikoarekin egindako kontzertuak: -Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin “Mirentxu” operaren aurkezpena eta hainbat kontzertu. -2004ko Abuztuan, Bermeoko XIX. Nazioarteko musika astean, “BIOS” Bizkaiko Kamara Orkestrarekin kontzertua: Vivaldi´ren “Gloria” eta beste zenbait obra eskeini ziren. Abesbatz eta koral taldeentzat antolatzen diren lehiaketetan parte hartzea: -1999eko abuztuan, Bermeoko XV. Nazioarteko musika astean, Leioako Udal Musika Eskolako Orkestrarekin kontzertua: Charpentier´en “Te Deum” obra, Haendel´en “Hallelujah” eta “And the glory of the Lord” Lehiaketa horietan jendearen esker ona eta sarritan sariak lortu ditu Abesbatzak. -Tolosan ospatzen den nazioarteko, polifonia eta euskal kantu txapelketan parte hartzea. -San Vicente de la Barqueran (Kantabria) egiten den arrantza giroko abestien lehiaketan parte hartzea; zenbait sari lortu ditu hemen ere. -Euskal Herriko lehendabiziko Koral musikaren lehiaketan, laugarren saria lortzea. -Torreviejako (Alacante) XV. Habanera lehiaketan parte hartzea. -Zumarragako VIII. lehiaketan parte hartzea ( bi diploma lortu zuten Abesbatzak ) Kultura eta gure hizkuntza suspertzeko eta indarberritzeko ekitaldietan parte hartzea zein ekoiztea: -1986an Bizkaiko Koral Egunaren antolaketa gure herrian. -Arrantzaleen abestien inguruko kultura guztia hedatzeko asmo eta helburuarekin, herriko musikagile eta musikariei egindako omenaldiak. -Hainbat kalejira, euskal jai eta ekintza kulturalak bultzatzeko. Inoiz ez da gizarteko ekintza publikoetan, Abesbatzaren presentzia edo laguntza faltarik izan, ezinbestekotzat jotzen delako, gure hizkuntza edota kulturarekin zerikusia duten helburuak eta proiektuak aurrera eramatea, indartzea zein defendatzea.
Bermeoko Abesbatza
HISTORIA