Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
ZUZENDARIAK
Gaur eguneko Bermeoko Abesbatzako zuzendaria, txikitatik agertu zuen musikarekiko zaletasuna. Hasierako akordeoi eta pianoko ikasketak, Eupeme Deunako organojolea izatera eraman zuten, baita organo ikasketak egitera “J C de Arriaga”-n Goi Mailako Kontserbatorioan , Pedro Güallar maisuaren eskutik. Denbora berean, abesbatzen munduan murgildu zen, lehenago koralista moduan, Bermeoko Abesbatzan, geroago abesbatza honetako lehen emakumezko zuzendaria izatera eraman zuena. Erantzunkizun barri hau zela eta , ahotsei buruz behar zen jakintza lortzeko, Ahots Teknikako ikasketak eta baita Abesbatza Zuzendaritzakoak jaso zituen. Izen handiko irakasleengandik hartu zituen ikasketa hauek, hots, Basilio Astúlez, Julio Domínguez, Xavier Sarasola, Maite Oca, Jose Manuel Tife, Johan Duijck, Helen Larson, Izaskun Arruabarrena, Corina Campos, J L Martinez, Enrique Azurza, etabar… Ikasitako guztiaz baliatuz, Bermeoko Abesbatzarekin musika lan garrantzitsuak martxan jarri ditu, adibidez, Charpentierren “Te Deum” , Rodriguezen “Miserere”, Vivaldiren “Gloria”, obra berean abesbatz eta orkestra gidatuz.
Karmele Barrena Santamaría
Gaizka San Pedro
1934. urtean jaio zan Gaizka San pedro, Bermeoko herrian, eta bihotzez maite eban herri horretan, desagertu ere, 1992. urtean. Bainan bere bizia laburra ezezik, oso aberatza eta zoriontsua izan zan, beran izaera alaia eta kementsuagatik. Beste gauza batzuen artean, abestea eta musika zan bere zaletasuna, bere iluzioa eta bere bizia. Gazte gaztetatik, abesten hasi zan elizako mesetan, bere emaztea eta lagunakin batera. “Juventud Antoniana” izeneko elkartean ain zuzen. Hortik jaio zan Bermeoko Abesbatza osatzeko ilusioa. Eta hala hasi ziran, aita Jon Zubietaren zuzendaritzapean lehenago eta hau Arantzazura eraman zutenean, aita Jon Esnalen eskutik. Beronek erakutzi eutzon solfeo eta musikaren oinarrizko ikasketak. Gero urte batzuetan zehar,etenaldi bat egon zan abesbatzaren ibilbidean, 1974. urtean itzuli arte eta oraingoan, Jose Antonio Egia musikalaria eta musikagillea sartu zen zuzendari. Eta honen eskutik jarri zan Gaizka San Pedro Bermeoko zuzendari bezala. hainbat eta hainbat ekintza eta saioetan parte hartuz. urte askotan.
Jose Antonio Egia
José Antonio Egia, Balmasedan jaio zen 1917. urtean. Musika ikasketak, haurtzaroan hasi eta laister Balmasedako musika bandako saxofoi-jolea izatera heldu zen. Beranduago eta lehenengo aldiz, San Andrés Batailoiko bandaren kide legez heldu zen Bermeora. Garai hontan, herriz herri egiten ari ziren ibilbide haien artean konposizio ugari sortu zituen batez ere erligio kantak. Arrasateko Santa Ageda erietxeko musika bandako organo-jole eta zuzendari aritu zen. Aldi honetan, besteak beste, “Inviolata” konposatu zuen. 1945ean Bermeoko Santa Eufemia elizako organo-jole moduan itzuli zen. Lan honekin batera, sopranoen korua, ostean emakumeen korua eta geroxeago arrantzaleen koru bat sortu zituen. Azken hau, ezin izango zuen aurrera eraman, gizon hauek aldi luzeetan itsasora joan beharra zutelako. Hau dela eta, beste koralista batzuk bilatu behar izan ziren, baina oraingo honetan herritarrak. 1953an Palentziara joan zen San Joan Jainkoaren erligioso izateko ikasten ari ziren gazteen musika irakasle eta organo-jole bezala aritzeko. 1955ean Bermeora bueltatu eta aspaldiko eginkizun berberataz arduratu zen. Aldi berean, Bermeoko Abesbatzaren zuzendari eta bertoko kideen musika irakasle izan zen.
Bakioko Abesbatza ere zuzendu zuen, Bermeokoarekin batera, hamaika urtetan zehar. Baita Busturiko korua sortzen eta itxura ematen ere. Hala ta guztiz ere, berari abestea gustatzen jakon ezer baino gehiago, eta horregaitk beti ahalegindu zan, bere ordezko zuzendari bat topaten abesbatzarentzako, beraian artean Karmele Barrena, Gaizka Mugarra eta Bihotz Fradua. Berea, zaletasuna zela berriro aipatu behar dot eta musikarekiko trebetasuna bazeukala ere, aipatu. Ikasketa haundirik ez, baina adorea gainezka. Horrela, abesbatzetik aparte, Bermeoko banda ere zuzendu zuen jai eta ekintza batzuetan, danborradaren sortzaileetariko bat ere izan zan eta gero zuzendu ere, arrotasunez. Ikastolako korua bultzatzen ibilitakoa izan zan. Eta batez be, Bermeoko herriko kultura, kultur taldeak, giroa, jaiak eta abar kementzu bultzatzen ibilitakoa izan da Gaizka San Pedro. Eta nola ez, Bermeoko Abesbatzaren eskutik.
Herriko Lagunak txistulari ikastegia sortu zuen. Parte hartzeko eskariak gora egin eta guztiei erantzuna eman ahal izateko boluntarioak eskatu behar izan zuen. Instrumenturen bat jotzen edo solfeoa ikasi nahi zutenei borondate osoz irakatsi zien beti. Bizitza osoan zehar, musika zabaltzea izan zen bere helburu nagusia, batez ere, edonork musika tresna bat jotzen edota kantatzen ikasi eta gozatzea. Horregaitik handik urte batzuetara, gazteen musika banda bat sortzeko ilusioa izan zuen. Gure herrian izan zuen jarduera luze eta garrantzitsua omentzeko asmoz, herriko musika etxeak bere izena darama. Egiaren senideek emozio osoz eskertzen dute Bermeoko herriak horrenbeste maite izan zuen musikariarekiko begirune hau. Era berean, abesbatzeko kideek erakutsitako maitasuna betirako izango dute oroitzapenean, bere omenez iluntzean abeslari haiek egindako errondak gogoratzerakoan.
Bermeoko Abesbatzaz gain , eliz korua, ikastetxe korua eta baita Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohorezkoaren abesbatza eta erakunde bereko “Txipli-Txapla” otxotea, musika talde desberdinak landuz eta bere malgutasuna erakutsiz.