Bermeoko Abesbatza
DISKO BERRIA
Bermeoko Abesbatzaren 50.urteurrena dela eta, talde honen ibilbidean zehar, lotura
gehien izan duten abestien bilduma bat egitea pentsatu gendun.
Noski, disko honetan ez daude guztiak, ordea izatez bai dira daudenak.
Ikus dezagun aukeraketaren zergaitia.
“KITOLIS”, zailtasun haundiko abestia izan arren, bere sonoritateak merezi du
horren esfortsuak. Horrez gain, guk hain ongi ezagutzen dugun kostaldeko jendearen
izaera eta bizimoduari buruzko istorioa kontatzen digu.
“MAITIA NUN ZIRA”, kantatzen dugunean zirraraz betetzen gara, baina disko
honetan hurrunago heldu da sentiarazten digun emozioa, Begoña Pereirak eginiko
moldaketak eta pianoaren laguntzari esker.
Emozio berdina sentitzen dugu Aita Donostiaren “AITAK ETA AMAK”
abestiarekin, gure herriaren ohitura zaharren gogorapenak eta sentimendu sakonak
erakusten dituen obra da eta.
Hurrengo habanera bi hauekin, “EN MI VIEJO SAN JUAN” eta “ADIOS LUCERO
DE MIS NOCHES" le amorratuekin bat egin gara, kalejiratan hainbat aldiz gurekin
abestu dutenei eskeiniz.
“POLIT EDERRA” eta “DRINGILIN DRON” urteko sasoi berezi bat adierazten
digute, Gabonak. Urteko ekintza bezala, kontzertu garrantzitsuenetarikoa bihurtuz.
Diskoaren parte "serioena" litzatekeena abesti interesgarriak entzun ditzakegu. “VA
PENSIERO” adibidez, hasieran erraza dela eman arren, pizkanaka konturatzen gara
zailtasunak dituela batez ere neurria aldetik.
“DE PROFUNDIS” abestia, ahots zurientzat idatzi den obra, nahiko konplikatua da.
“KU-KU” abestia, aintzinako diskoa eta berria lotzeko balio izan digu. Bi bertsio
aurkezten ditugu, abesbatzaren kantatzeko eraren garai ezberdin bi erakusten diren
ahala.
Ta azkenik, “TXANTON PIPERRIK” edo gure artean deritzogun “EUSKAL
HERRIKO”. Aspaldidanik, geure himnotzat hartuz gero derrigorrezkoa zen agertzea.
Ia kontzertu guztien eta baita parrandan amaieratan hainbat aldiz kantatu izana.
Edizio honetan 1962an grabatutako diska erremasterizatuta gainditu dugu.
SALTOKIAK BERMEON:
Luma Liburudenda
Udal Liburutegia
Ber@z
Gauzetxuek Denda
Andeko Taberna
Mariñela Taberna
(CD BIKOITZAREN PREZIOA: 12,00€)