Abesbatza-taldea udalerriko kultura-ondarearen parte da, eta funtsezko zeregina izan dau abesbatza-musika eta euskal errepertorioa zazpi hamarkadatan zehar zabaltzeko.

1956an sortu zan, eta euskal ondare kulturalaren eta abesbatzen errepertorioaren funtsezko zutabe bihurtu da.


Bere ibilpidean zehar kontzertu ugari emon dauz, beste abesbatzen arteko trukeetan parte hartu dau, bi disko grabadu dauz eta Bermeoko bizitza kulturalean etenbako presente egon da.